Kanpotik eta barrutik ikusteko aukera izango duzu. Gure ama-ore eta lehengaiekin lan egiten dugu, egunero-egunero zuen opil, ogi eta gozogintzako produktu gustukoenak prestatzeko.
Ikusi Mamiak zuretzako prestatu duen guztia
Kanpotik eta barrutik ikusteko aukera izango duzu. Gure ama-ore eta lehengaiekin lan egiten dugu, egunero-egunero zuen opil, ogi eta gozogintzako produktu gustukoenak prestatzeko.
Eraman itzazu gure lantegiko produktuak postrerako, gosarirako edo askarirako… eta etxean ogia prestatzeko haziak, irinak edo tresnak behar badituzu, edo txokolate edo kakaoa nahi baduzu… seguru gurean aurkituko duzula!
Oratu, laberatu, prestatu, ondo pasa eta gozatu haur eta helduentzako tailerrekin. Adiskidetu zaitez sukaldearekin, labea zure lagunik onena izan daitekeela konturatuko zara. Taldeentzako ikastaro itxiak ere eskaintzen ditugu.
Begiratu zer daukagun antolatuta hurrengo egunetarako.
Eraman kafe eta infusiorik onenak, gure produktu gozo edo gaziez lagunduta hartzeko. Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da, eta ona da noizean behin kapritxo batzuk hartzea.
Egiten dugun guztia eskuz egiten dugu. Zure zain egongo gara!