Erreserba egiteko baldintzak eta plazak

Nola eman izena gure tailerretan?

Webgunean: Ikastaroa izen-emate unean ordainduko da eta plaza automatikoki formalizatuta geratuko da.

Bidali mezu bat a eskola@mamiagasteiz.com helbide elektronikora edo bertaratu Diaz de Olano Margolariaren kalean dagoen dendara: Zure plaza erreserbatuta geratuko da eta ordainketa egindakoan formalizatuko da izen-ematea. Ordainketa dendan bertan zein banku-kontuaren bitartez egin dezakezu:

CAJA RURAL DE NAVARRA ES36 3008 0236 3133 1497 9422

 

Plaza erreserbatzeko ezinbestekoa da baldintza hauek irakurri eta onartzea.

  • Ordaintzeko epea, gehienez, astebetekoa izango da, gurekin harremanetan jarri zaren unetik zenbatzen hasita. Puntu hori bete ezean, plaza ez da erreserbatuko eta beste pertsona batzuen esku utziko da.
  • Ikastaroaren hasiera-data baino astebete lehenago (edo gutxiago) jartzen bazara gurekin harremanetan, bi eguneko epea izango duzu erreserbaren ordainketa egiteko. Puntu hori bete ezean, aurreko atalean bezalaxe, plaza ez da erreserbatuko eta beste pertsona batzuen esku utziko da.
  • Zure plaza beste batekin aldatu nahi baduzu edo ezin baduzu ikastaroan parte hartu, gutxienez, 72 ordu lehenago jakinarazi beharko diguzu, zure plaza estaltzeko aukera izan dezagun. Bestela, erreserbaren zenbatekoa galduko duzu. Ez da plaza berean data-aldaketa bat baino gehiago onartuko.
  • Ikastaroaren egunean bertaratu ezin baduzu, beste tailer bat aukeratu ahal izango duzu zenbateko berean edo handiagoan (horrela izanez gero, ezberdintasuna ordainduko da), eta zure plaza modu automatikoan erreserbatu eta formalizatuko da.
  • Ikasle faltagatik edo bestelako arrazoiengatik ikastaroa burutu ezin denean soilik itzuliko da plazen zenbatekoa.
  • Eskuragarri dituzue ikastaroetarako opari-txartelak. Dendan prestatuko dizugu eta tailerraren erreserba egiteko 10€-ko seinalea besterik ez dizugu eskatuko (tailer jakin batena edo librea izan daiteke). Zenbateko hori aukeratutako ikastaroaren prezioari kendu egingo zaio; bonoak ez du iraungitze-eperik.