Kroketeatzen

Kroketeatzen

IMG-20170430-WA0048

Basque Culinary Centre-eko ikaslea eta sukaldaritza berriztatzen aditua Alejandro Salcedok bere kroketekin suspertuko gaitu. Bai jauna!

Sukaldari pribatua eta sukaldaritza aholkularia da.  Bere tesia basoko landareen sukaldaritzan egin zuen Neruan, Euskal Herriko pintxo txapelketako finalista izan zen , Frantzenen (Suedia) egin zuen lan, Martín Berasateguin, Rocamoon, Perretxicon eta Sukalkin.  Gainera Slow Food Arabako kide da.

Hots, hankadun txolloa.

Bere kroketak nazioarteko kroketa txapelketako semifinalista izan ziren, hortxe! Eta bere errezeta gurekin banatzeko prest dago.

Bi bechamel egiten irakatsiko digu 40 bat kroketa etxeratzeko bakoitzak eta gainera kroketa dastaketa bat egingo dugu.

Zer? Ez da zure bizitzako plana? Izan daiteke eta!

<<Erreserba ezazu hemen zure tokia