Denda

denda

Gure produktuen erakusleihoa da, lantegiaren luzapena.

Gure dendan, hiru pertsonak eskainiko dizkizute eguneroko elaborazioak; zalantza guztiak argituko dizkizute, osagai zein prozesuen gaineko informazioa emango dizute eta, nahi izanez gero, erositako ogi-piezak xerratan moztuko dizkizute, gogokoen duzun lodieran.

Baina, Mamia dendak askoz gehiago du eskaintzeko, izan ere errezetak etxean bertan egiteko beharrezko guztia eskuratu ahal izango duzu bertan, lehengaietatik eta tresneriara bitarte.