Gozokiak

dulces

Gozoki batek ez du inor mingosten, ezta? Eta egun orok du bizkotxo zati bat edo cookie gozo bat ahoratzeko une apartaren bat.

Gure lantegian gustu guztietarako aukerak eskaintzen ditugu, esnegain eta banillazko bizkotxotik, laranjadun zekalezkora edo azenario eta espeziazko bizkotxora bitarte; txokolatezko cookieak edo olo eta mahaspasadunak …

Lehengai ekologikoak, zereal integralak, txokolate purua, arrautza eta esneki freskoak … erabiltzen ditugu gure gozokiak egiteko, etxean egindakoen zapore bera izan dezaten eta edozein unetan gozatzeko aukera izan dezazun.