Eskola

eskola_antxeta_web

Gure eskolak ate zabalik jaso nahi zaitu ikasteko eta, batez ere, labe zein sukaldeak emango dizkizuten pozak deskubritu eta gozatzeko.

Mamian, ore gozo zein gazien bitartez zeu konkistatzeko prest gaude, ama-orez egindako ogiaren usainaz, errege/erreginen pare utziko zaituzten errezeta errazen bitartez …

Eta zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu, edozein zalantza argitzen lagunduko dizugu

Gure irakasle taldea okintza, gozogintza eta sukaldaritza arloetako profesionalek osatzen dute eta haiek gidatuko zaituzte eskola guztiz praktikoetan, ikasitakoa zeure etxean arazorik gabe egin ahal izan dezazun.