Pan integral en casa con masa madre / Etxeko ogi integrala ama-orearekin

Pan integral en casa con masa madre / Etxeko ogi integrala ama-orearekin

panazos2

 Nork ez du atsegin ogi egin berriarekin gosaltzea?Edo etxeko ogiz egindako ogitarteko bat jatea?Ogia egitea ematen duena baino errazagoa da. Hori bai, denbora eta pazientzia behar dira.Tailer honen helburua zera da: etxean ogia oratu eta egitearen pasioa ikasleengan esnaraztea.Ogia egiten baduzu eta zalantza batzuk argitu nahi badituzu, edo ogia egiten duzun lehen aldia bada ere, ongi etorri! :)  ogia  egingo ditugu, teknika desberdinak ikusten, eta gure ama-orea egiten ikasiko dugu: gure ogiari izaera emango dion hartzidura; bere arima eta bihotza. Eta noski, Neolitiko garaitik gizakion artean egon den oinarrizko elikagai honen benetako zaporea berreskuratuko dugu.

Javi Villanuevak irakatsiko du ikastari hau.  Bera okin munduaz dago inguratuta, txiki txikitatik eta bere pasioa lanibidean bihurtzeko erabakia hartu zuen duela 3 urte. Etxean hasi zen ogia egiten eta orain Mamian egiten ditu ogiak, beraz zuen zalantzak argitzeko pertsona aproposa da.

Zer? Animatzen zara berangandik ikasten eta besapean ogi batzuk etxeratzera?

OHARRAK: Ama-orea eta bi ogi eramango dituzue etxera, bat labean eginda eta bestea labera sartzeko.

  • 29 martxoa, 2019
    5:00 pm - 8:00 pm
We're sorry, but all tickets sales have ended because the event is expired.