Mamia

mamia_web

Urteak dira Txema Pascual (Artepan) ametsetan hasi zela. Amets horretan ogi-lantegi txikia ageri zen, mimoz hautatutako errezeta gutxi batzuk egiteko txoko bat, esperimentatzeko aske, ogiak kontatzen diguna entzuteko leku bat, egunez egun harengandik ikasteko espazioa. Gizakia bezain zaharra den lanbide honetaz, okintzaz alegia, ikasi nahi zuen hari irakasteko lantegi bat.

Amets hori errealitate bihurtu da; hau da, Mamia: sortzeko lantegia, sortutakoa partekatzeko denda eta irakasteko eskola, ogiaren osagairik garrantzitsuenak denbora eta pazientzia direla ardatz hartuta. Beiratez inguratua, okindegia den bezalakoa erakusteko. Okinaren lanbidea duintzeko, egunero ahoratzen dugun ogi puska eskuz egiteko erantzukizunak ematen duen harrotasunez.

Amets orok du bere unea; eta azkenean heldu da Mamiarena.