Panes

pan

Ura, irina, ama-orea edo legamia eta gatza. Zure ogien alkimista bilakatzea da guretzako lanik asebetegarriena.

Matina goiztiarrenetik Parisienne-ra bitarte, Mamia ogi biribiletik pasata, Pavé hutsak edo zatitxodunak, ogi integralak, %100ean espelta edo zekale ogiak, eta opilak … Mamia lantegia eskuak orean sartuta dabil beti.

Zereal ezberdinen irinak erabiltzen ditugu, batzuk laborantza ekologikokoak eta harrian ehotakoak; beste batzuk ez … horietako bakoitzak bere izaera du, eta horiek konbinatuta nahi dugun emaitza lortzen dugu.

Haziak, fruitu lehorrak, tomatea, olibak, kipula … ere erabiltzen ditugu gure oreei ukitu berezia emateko.

Gainera, asterik aste harritzen jarraitzeko promesa egiten dizugu, edizio mugatuko elaborazio bereziak eskainiz.