Errege opila

Errege opila

Roscon_de_Reyes

Gabonak gozoak dira eta Errege-opila ere bai.Zure labearen konpainian tarte atsegina igarotzeko data bikainak helduko dira laster, eta errege-opila da hartarako aitzakiarik onena.

Tailer honetan, errege-opila oratu eta gurin, kanela, laranja-azal eta azukre usain gozoz  bustiko ditugu eskuak, eta laranja-lore uraren aroma zoragarriaz beteko da etxea opila laberatzean

Ogi gozoa gustuko baduzu eta Magoen festan zure mahaian izaten bada beti, zergatik ez zara zuk zeuk egitera animatzen?Errege-opilaren sekretuak deskubritzera gonbidatzen zaitugu, Inperio Erromatarraren garaietara atzera eginda.

Horretarako Edorta Salvador aditua izango dugu; opila hartzituko duen ama-orea egiten ikasteaz gain, atzamarrak miazkatzeko moduko postrea lortuko duzu.Gosaltzeko orduan, hutsa, kafeaz lagunduta edo txokolatearekin, MeltxorGaspar eta Baltasar etxean geratuko zaizkizu, ezin izango baitiote opila dastatzeari ezetzik esan!

Hemen bertan egingo ditugu eta erdia eramango duzu etxera!