Maiz galderak

Familientzako ikastaroetan, pertsona bakoitzeko prezioa da?

Bai, partaide bakoitzak bere errezeta egiten baitu.

 

Zein da haurrek familia-ikastaroetan parte hartzeko gutxieneko adina?

Parte hartzeko gutxieneko adina 4 urtekoa da. 4 eta 8 urte bitartekoak (biak barne), haurrak heldu batekin joan beharko dira (bere lekua behar bezala ordainduko du). 8 urtetik gorako haurrak bakarrik joan daitezke.

  

Joan ezin banaiz, itzultzen al duzu ikastaroaren kuota?

Jakinarazpena ikastaroa baino 72 ordu lehenago ematen denean, zenbateko bereko ikastaro batean plaza bat erreserbatzen dugu gerora joan zaitezkeen 6 hilabeterako.

  

Zer gertatzen da partaidetza minimoa duen ikastaroa bada eta espazioa betetzen ez bada?

Kasu horretan zure dirua itzuliko dizugu.

  

Ikastola alokatu daiteke?

Profesionala bazara, tailerra, hitzaldia, sukaldaritza ikastaroa, dastaketa bat egiteko espazio baten bila bazara... jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan eta tarifak eta baldintzak bidaliko dizkizugu eskola@mamiagasteriz.com