{"product_id":"croquetas-caseras-viernes-20-11-de-17-30-a-19-00","title":"ETXEKO KROKETAK. Ostirala 11\/20. 17:30 - 19:00.","description":"\u003cp\u003e\u003cb\u003eIrakaslea:\u003c\/b\u003e\u003cbr\u003eXABI CANALES\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e\u003cb\u003eAurkezpen laburra:\u003c\/b\u003e\u003c\/p\u003e\u003cp\u003eKaixo! Xabi naiz eta, sukaldaritza-irakaslea eta sukaldaria izateaz gain, janari onaren zalea naiz batez ere. Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan graduatu nintzen Basque Culinary Centerren, eta gastronomiaren hainbat arlotan lan egiteko aukera izan dut, hala nola sukaldean, jangelan edo elikagaien industrian. Gainera, bi aldiz izan naiz Euskal Herriko kroketa onenaren finalista, beraz, esku onetan zaudete!\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e\u003cb\u003eIkastaroaren deskribapena:\u003c\/b\u003e\u003c\/p\u003e\u003cp\u003eIkastaro honetan kroketa on bat egiteko oinarriak eta trikimailuak irakatsiko dira. Oinarri horiei esker, ikastaroko kroketak egiteaz gain, etorkizunean oinarri berberekin zuen kroketa propioak egin ahal izango dituzue.\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e\u003cb\u003eNorentzat da gomendagarria?\u003c\/b\u003e\u003c\/p\u003e\u003cp\u003eIkastaro hau adin eta maila guztietako sukaldari zaleentzat gomendatzen da, inoiz sua piztu ez duenetik hasi eta bizitza osoa lapikoen artean eman duenera arte.\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e\u003cb\u003eZer egingo dugu?\u003c\/b\u003e\u003c\/p\u003e\u003cp\u003eUrdaiazpiko-bexamel klasiko bat eta otarrainxka baratxuriarekin egindako bexamel apur bat konplexuagoa prestatuko ditugu. Ikastaroa amaitzeko, kroketak arrautzaz eta ogi-birrinez estali eta frijituko ditugu, guztiok elkarrekin dastatzeko.\u003c\/p\u003e","brand":"mamia","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":59221085847887,"sku":null,"price":50.0,"currency_code":"EUR","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0551\/8639\/1120\/files\/CroquetascaserasPORTADA.docx.jpg?v=1764151160","url":"https:\/\/mamiagasteiz.com\/eu\/products\/croquetas-caseras-viernes-20-11-de-17-30-a-19-00","provider":"mamia","version":"1.0","type":"link"}