Joan zuzenean produktuaren informaziora
1 (e)tik 1

mamia

ORE GOZOAK. Larunbata 11/14. 10:30 - 13:30.

ORE GOZOAK. Larunbata 11/14. 10:30 - 13:30.

Ohiko prezioa €80,00
Ohiko prezioa Eskaintzaren prezioa €80,00
Eskaintza Agortuta

Irakaslea: 
JUANMA ORIBE

Aurkezpen laburra: 

31 urte okintzan lanean, horietatik 21 bere enpresarekin.
Euskadiko Urrezko Mamia saria 2021ean.
5 aldiz izarra Ruta del Buen Pan lehiaketan.
Okintzako eta opilgintzako hezitzailea Bizkaiko Okinen Elkartearen Eskolan.
Aholkulari teknikoa.

Ikastaroaren deskribapena:

Brioche motako ore aberastuetara hurbiltzea. Hotzeko hartzidurak, moldatze-teknikak, piezak betetzea, dekoratzea eta egostea.

Norentzat da gomendagarria? 

Kalitatezko gozoak egin nahi dituzten eta egiten gozatu nahi duten gozozale amorratuentzat.

Zer egingo dugu?

Gurinarekin, arrautzarekin eta azukrearekin aberastutako brioche motako masa landuko dugu, oso moldakorra, hainbat pieza egiteko oinarri gisa balioko diguna:  kanela-rollak, bonba beteak, txirikordak, etab.

Zergatik etorri?

Onenengandik ikastea luxua da, eta Mamian onena ekartzen dizugu, zeure ore gozoak egiten ikasi eta goza dezazun. Gainera, barre artean eta jende jatorraz inguratuta, oso tarte atsegina igaroko duzu taldean.

Prezioa pertsonako da?

Bai, partaide bakoitzak bere errezeta egiten baitu.

Joan ezin banaiz, itzultzen al duzu ikastaroaren kuota?

Jakinarazpena ikastaroa baino 72 ordu lehenago ematen denean, zenbateko bereko ikastaro batean plaza bat erreserbatzen dugu gerora joan zaitezkeen 6 hilabeterako.

Zein da haurrek familia-ikastaroetan parte hartzeko gutxieneko adina?

Parte hartzeko gutxieneko adina 4 urtekoa da. 4 urtetik 8 urtera arte (biak barne), haurrak heldu batekin joan beharko dira (bere lekua behar bezala ordainduko du). 8 urtetik gorako haurrak bakarrik joan daitezke.

Zer gertatzen da partaidetza minimoa duen ikastaroa bada eta espazioa betetzen ez bada?

Kasu horretan zure dirua itzuliko dizugu.

Ikusi xehetasun guztiak