mamia
EGUN BATEZ GAZTAGILE. Larunbata 02/21. 10:30-13:30
EGUN BATEZ GAZTAGILE. Larunbata 02/21. 10:30-13:30
Ezin izan da erretiratzeko erabilgarritasuna kargatu
Irakaslea:
Berta Alfonso
Aurkezpen laburra:
Ahuntz-esnearekin gaztak egiten dituzten Ugala gaztandegitik Berta etorriko zaigu gaztaren mundua ezagutaraztera, ikasitakoa etxera eraman dezagun.
Ikastaroaren deskribapena:
Ikastaro honetan, gaztagintzaren oinarrizko printzipioak ikasiko ditugu. Baina, gainera, modu errazean ikasiko ditugu, tailerrean egiten ditugun elaborazio guztiak gero etxean egitera animatzeko.
Norentzat gomendatzen da?
Gazta maite dutenentzat, noski, eta sukaldean bazterrak nahasten ibiltzea gustatzen zaien jakinzale guztientzat.
Zer egingo dugu?
Gaztaren mundura hurbilduko gara. Lehenik eta behin, gazta egiteko orduan kontuan hartu beharreko oinarrizko printzipioak zein diren ikusiko dugu, eta protagonista nagusia ezagutuko dugu: esnea.
Tailer honetan, honako hauek prestatuko eta dastatuko ditugu:
- Mamia
- Gazta freskoa
- Recuit de drap
Zergatik etorri?
Gazta freskoa etxean bertan nola egin ikasiko duzu, bi bertsio desberdinetan: Burgosko gazta eta recuit de drap gazta.
Gainera, gaztandegi baten oinarrizko funtzionamendua ikasiko duzu, bai eta merkatuan dauden gaztak bereizten ere.
Zer ekarri behar duzu?
Tuper pare bat, egiten duguna eramateko.
Osagaiak
Osagaiak
Nola erabili
Nola erabili
Bidalketa
Bidalketa
Itzultze politika
Itzultze politika

Hitz egin zure markaz
Partekatu zure markari buruzko informazioa zure bezeroekin. Deskribatu produktu bat, egin iragarkiak edo ongi etorri bezeroei zure dendara.